Denok ditugu zalantzak… Kontsultatu atal hau eta nahi baduzu, deitu gure telefono-zenbakira: 900 902 788

Zure zalantzak erantzungo ditugu.
  1. Zein da tarifa indexatuaren eta finkoaren arteko ezberdintasuna?

    Askok galdetzen diguzue zein den komenigarriena: tarifa indexatua ala tarifa finkoa. Bada, tarifa indexatuan, argindarraren prezioa aldakorra da eta merkatu elektrikoan negoziatutako prezioaren araberakoa izango da. Hori dela eta, tarifa honetako merkaturatze-marjinak oso txikiak dira, beraz, bezeroak argindarra merkatuko benetako prezioan ordaintzen duen tarifa bat izango du.  Bestalde, tarifa finkoak segurtasun bat ematen du, izan ere, argiaren fakturako energiaren prezioa egonkorra izango da kontratuak irauten duen urte osoan zehar.

    Ondorioz, zein tarifa da komenigarriena? Gure iritziz, hori bezero bakoitzaren araberakoa da: beti merkatuko prezioen bilakaerari adi bazaude, kontratatzeko une egokia noiz den baldin badakizu eta argiaren kontratuaren iraunaldia amaitzeari adi baldin bazaude, zure aukera onena tarifa finkoa da. Hala ere, argiaren kontratuaz arduratzerik nahi ez baduzu eta lasai egon nahi baduzu, kontsumitzen duzun energia prezio onean ordainduko duzula eta iraunkortasunik ez daukazula jakinik, zure tarifa onena indexatua da.

  2. Nire hornidura Cye Energía-ra aldatzeak kosturik ba al du?

    Ez, ez du inolako kosturik. Merkaturatzailea Cye Energía-ra aldatzeak zero euroko kostua dauka. Are gehiago, ziurrenik, Cye Energía-ra aldatzean argiaren fakturan aurreztu egingo duzu, gure tarifek ez baitaukate gainkosturik edo zerbitzu erantsirik.

  3. Ba al dago iraunkortasun-konpromisorik?

    Cye Energía-n gure zerbitzuan konfiantza daukagunez, gure tarifa indexatuko kontratu guztiak inolako iraunkortasun-konpromisorik gabe eskaintzen ditugu. Hala ere, tarifa finkoko kontratuetan, energiaren prezioa kontratuaren iraunaldi osoan zehar bermatzen dugunez, bezeroarekin urte bateko (1) iraunkortasun-konpromisoa daukagu.

  4. Itzuli daiteke betiko konpainiara?

    Bai, lehengo konpainia edo beste edozein konpainia kontratatu ahal izango duzu zuk nahi duzunean. Gainera, gurekin tarifa indexatuko modalitatean baldin bazaude, merkaturatzaile-aldaketa inolako iraunkortasun-kosturik gabe egingo da.

  5. Nork irakurriko du nire argiaren kontadorea?

    Banaketa-enpresa arduratuko da kontadoreen irakurketaz. Hortaz, hornidura dagoen guneko banaketa-enpresak jarraituko du kontadorearen irakurketa egiten, hornidura elektrikoa kontratatzen den enpresa merkaturatzailea edozein izanik ere.

  6. Nire aurreko konpainiari zerbait ordaintzen jarraitu behar al dut?

    Ez, Cye Energía-n alta eman ondoren, ez duzu zure lehengo konpainiari ordaintzen jarraitu beharko. Aurreko merkaturatzaileari azken faktura bat bakarrik ordaindu beharko diozu, argiaren azken fakturatik merkaturatzaile-aldaketa gauzatu dela baieztatzen dizugun egunera arte igaro diren egunengatik.

  7. Kontsumorik egiten ez badut, zein da nire fakturan ordainduko dudan gutxieneko zenbatekoa?

    Kontsumorik gabeko hornidura-puntu bat baldin badaukazu, potentzia-terminoaren prezioa –fakturan kontratatuta daukazun potentziarengatik– eta kontadorearen alokairua soilik ordaindu beharko duzu, banaketa-enpresaren jabetzakoa baldin bada.

  8. Zer ordainduko dut argiaren fakturan?

    CYE Energía-n ez dugu zerbitzu gehigarririk kobratzen argiaren fakturan. Beraz, CYE Energía-ren fakturan kostu arautuak bakarrik ordainduko dituzu, hau da:

    • Potentzia-terminoa: Kontratatuta daukazun potentziarengatik ordaindu beharreko zenbatekoa (argindarraren kontsumotik bereizitako kostu bat da).
    • Energia-terminoa: Kontsumitutako energiarengatik ordaindu beharreko zenbatekoa, gurekin kontratatuta daukazun tarifaren prezioan.
    • Zerga elektrikoa.
    • Neurketa-ekipamenduaren alokairua: Kontadorea banaketa-enpresaren jabetzakoa baldin bada.
    • BEZ.

  9. Garestiagoa al da energia berriztagarria kontratatzea?

    Ez, CYE Energía-rekin kontratatzen baduzu, ez duzu gehiago ordainduko jatorri berriztagarria duen energia izateagatik. Zure fakturan ordainduko duzun prezioa kontratatuko duzun tarifan ezarritakoa izango da, ez gehiago. Era horretan, CYE Energía-n merkaturatze-jardueraz gain, merkatu elektrikoan Erregimen Bereziko ekoizleak ordezkatzea ere eskaintzen dugunez, gure bezeroei hornitzen diegun energiaren % 100ak jatorri berriztagarria duela berma dezakegu.

  10. Zer behar dut CYE Energía-tik gehien komeni zaidan eskaintza jasotzeko?

    Gurekin kontratatu ahal izateko, zure hornidura-puntuko datuak soilik ezagutu beharko ditugu (zure lehengo konpainiako argiaren edozein fakturetan agertuko dira) eta gehien komeni zaizun tarifa aukeratu beharko duzu. Horretarako, eskaintzen ditugun tarifen inguruan aholkatu eta gomendatuko dizugu eta zure kontsumo-ohituretara gehien egokitzen dena proposatuko dizugu.

Ez al daukazu argi? Egon lasai

Deitu 900 902 788 telefono-zenbakira eta zalantzak argituko dizkizugu

    Etiam magna arcu, ullamcorper ut pulvinar et, ornare sit amet ligula. Aliquam vitae bibendum lorem. Cras id dui lectus. Pellentesque nec felis tristique urna lacinia sollicitudin ac ac ex. Maecenas mattis faucibus condimentum. Curabitur imperdiet felis at est posuere bibendum. Sed quis nulla tellus.

    ADDRESS

    63739 street lorem ipsum City, Country

    PHONE

    +12 (0) 345 678 9

    EMAIL

    info@company.com